Kalitatea

  • Inprimatu

Delicass kalitate-bermearen sinonimoa da.

Hasieratik gure xede nagusienetako bat mokofinenen eskakizunak betetzen dituzten gure produktuekin kontsumitzaileak asebetetzea izan zen.

2001ean ISO 14001 ziurtagiria lortu genuen. Honi esker Ingurugiroarekin eta garapen jasangarriarekin daukagun konpromisoa bermatuta dago.

2006an OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu genuen. Horrek osasuna eta lan segurtasuna kudeatzen laguntzen digu, gure negozio arloetan lehentasuna duten aldetik.

Etengabeko hobekuntza bilatze honetan, 2007an IFS (International Food Standard) ziurtagiria lortu genuen, higienea eta elikagaien segurtasuna bermatzeko konpromisoa dagoelako, elikagaiak eta horien ekoizpen prozedurak nahita egindako kutsaduratik babesteko beharrezkoan diren neurriak ezarriz: Food defense.

Ziurtagiri hauei esker Delicassek bezeroa / ingurumena / lan segurtasuna “bertutezko borobila” osatzen du eta elikagai enpresen artean kokatzen da.